Zure ikasgela Energia Xahutzearen kontrako Talde bihurtzea nahi baduzu, zure ikaskideekin batera Baimendutako Talde ziurtagiria eskuratzeko eskatzen diren hiru mailak gainditu beharko dituzu:

Energia

1. maila energiari buruzko bideo-sorta bat da. Bideo horiek ezinbestekoak dira EKT (Energia Kudeatzaile Teknikaria) gisa prestatzeko. Behin bideoak ikusi eta gero, zuk eta zure kideek zera aurkitu beharko duzue: zeintzuk diren ikastetxean energia kontsumitzen duten gauzak, eta zein den horien energia-iturria.

Energiaren kudeaketa

2. mailan, energiaren kudeaketaren inguruan dauden arazoei eta balizko konponbideei helduko diezu.

3 jarduera eginen dituzu. Horiek gainditu ondoren zure EKT titulua eskuratuko duzu, zure izenarekin.

Ekintza plana

Zure EKT titulua duzunean, zure taldeak arreta jarriko du ikastetxean ematen diren energia-xahutzeak antzemateko, eta esku hartuko du energia-xahuketaren kontrako Ekintza Plan baten bidez konponbideak proposatuz.

Zuen proposamenak webgune honetan argitaratu ondoren, Energia Xahutzearen kontrako Talde izatea baimentzen dizuen Ziurtagiria lortuko duzue, eta zuk eta zure ikaskideek Iruñeko Udalaren baimena izanen duzue zuen planean proposatzen diren ekintzak zuen ikastetxean egiteko.