EKT (Energia Kudeatzaile Teknikari) orok gainditu behar duen lehenbiziko maila da energiari buruzko maisutza. Begiratu arretaz Anek, Maddik eta Maitanek kontatu behar dizutenari. Garrantzitsua da papera eta boligrafoa eskura izatea bideoak ikusterakoan. Idatzi zure hausnarketak edo ulertzen ez dituzun gauzak paperean, eta aurrerago egon daitezkeen zalantzak partekatuko ditugu.