A1 Energia

Jarraibideak

EKT (Energia Kudeatzaile Teknikari) orok gainditu behar duen lehenbiziko maila da energiari buruzko maisutza. Begiratu arretaz Anek, Maddik eta Maitanek kontatu behar dizutenari. Garrantzitsua da papera eta boligrafoa eskura izatea bideoak ikusterakoan. Idatzi zure hausnarketak edo ulertzen ez dituzun gauzak paperean, eta aurrerago egon daitezkeen zalantzak partekatuko ditugu.

Horrez gain, bideoetan “Esaldi sekretua” osatzen duten hitzak ezkutatuta daude, eta hari esker aurrera egin daiteke. Berriz ere erabili papera eta boligrafoa eta grabazioen botoi-barran agertzen diren hitzak idatzi, eta osatu esaldi sekretua bideoetan aurkitzen joanen zaren hitzekin. Esaldi sekreturik gabe ezin da aurrera egin hurrengo jarduerara.

Bideoak

1 ENERGIA

2 ENERGIA EZ DA DESAGERTZEN

3 ENERGIA MOTAK

4 ENERGIA-ITURRIAK

5 ENERGIA-ITURRI EZ-BERRIZTAGARRIAK

6 ENERGIA-ITURRI BERRIZTAGARRIAK