A3 Azterketa kolektiboa

Jarraibideak

Energiari buruz dituzuen ezagutzak neurtzeko unea heldu da.
Modu kolektiboan eginen duzue, izan ere, erantzunak klase osoak adostu beharko ditu. Arreta handiagoa jarri behar duzue, azterketan trikimailu bat baitago, izan ere, erantzun okerrei antzeman behar diezue, hau da, erantzun-aukeretako bi zuzenak dira, eta bat okerra. Zuzena ez den erantzun horri antzeman beharko diozue.

Ez dezagun denbora gehiago galdu, abia gaitezen. Azterketa gainditzeko, galdera GUZTIAK asmatu behar dituzue, 6, beraz, pentsatu ongi erantzunak! Azterketa gainditzen ez baduzue, behar bestetan errepika dezakezue. Hori bai, galdera guztiak erantzun beharko dituzue.