INFORMAZIO OROKORRA
Web-orriaren jabea(aurrerantzean “webgune”):
- Sozietate-izena: Iruñeko Udala
- IFKa: P3120100G
- Helbidea: Udaletxe plaza z.g. – 31001 IRUÑA (Nafarroa)
- Telefonoa: + 34 948 420 100 (edo 010 Iruñeko telefono finkoetatik deituz gero)
- Posta elektronikoa: pamplona@pamplona.es
- Webgunea: www.accioncontraeldespilfarroenergetico.es
EDUKIA
Webgune honen bidez, Iruñeko Udalak datu interesgarri batzuk ematen ditu Udalari buruz, bai eta udal-jarduerarekin lotura duten hainbat argibide, albiste edo web-zerbitzu ere.
Iruñeko Udalak arreta berezia ematen die webguneko informazioaren zehaztasunari eta doitasunari, eta horretarako, aldian-aldian eguneratzen da informazioa, eta okerrak hauteman bezain laster zuzentzen dira. Hala ere, Iruñeko Udalak ezin du bermatu informazioa beti eguneratua izatea edo okerrik inoiz ez egotea.
Webgune honetan argitaratutako oro informatiboa da, ez besterik. Beraz, ez da administrazio-egintzen jakinarazpen bat, ezta jakinarazpen ofizial bat ere. Azken horiek, legez horretarako ezarri diren bide ofizialetatik jakinaraziko dira.
ZEHAZTAPENAK ETA BALDINTZAK
Webgune honetara eta haren edozein orritara sartzeko, lege-ohar, baldintza eta erabilera-zehaztapen hauek ezagutu eta onartu behar dira:
- Webgune honetara sartzea eta bertan dagoen informazioa erabiltzea erabiltzailearen erantzukizuna dira, ez beste inorena. Iruñeko Udala ez da gertaera horietatik eratortzen ahal den ezein kalteren erantzulea, eta ezin du bermatu sarbidea ez etetea, edo eskura jarritako edukietan edo softwarean akatsik ez egotea, edo horiek kalterik ez eragitea.
- Iruñeko Udalak beretzat gordetzen du informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko, bai eta webgunean egokitzat jotzen duen aldaketa oro aldez aurretik abisatu gabe egiteko eskubidea.
- Iruñeko Udalak beretzat gordetzen du webgune hau erabiltzeko baldintzak eta zehaztapenak bere kabuz aldatzeko ahalmena. Horien edozein aldaketa behar bezala iragarri beharko da orrialde honen bidez, eta argitaratzen den unetik aurrera hartuko du indarra.
Erabilera zilegia:
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du, orri hau zilegi ez diren edo legez kanpokotzat jotzen ahal diren jardueretan erori gabe erabiltzeko, baita Iruñeko Udalaren edo hirugarrenen eskubideak urratzen dituzten, edo webgunea kaltetu, baliogabetu, gainkargatu edo hondatu zein webgunea normaltasunez erabiltzea eragozten ahal duten haietan erori gabe erabiltzeko. Zehazki, eta hertsiki ez bada ere, debekatuta dago:
- Hirugarrenen eskubideak urratzeko edozein modu (intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidea, jabetza intelektual eta industrialerako eskubideak, etab.).
- Webgune honetako edukiak erabiliz, edozein publizitate mota egitea, hala nola eskatu gabeko mezu elektronikoak (spama) edo antzeko jakinarazpenak bidaltzea.
- Birus informatikoak, fitxategi akastunak edo beste edozein software edo programa informatiko sartzea, baldin eta webgune honen bidez eskuratzen ahal diren eduki edo sistemetan kalteak edo baimendu gabeko aldaketak eragin ahal badituzte.
ERANTZUKIZUNA
Erabiltzailea izanen da, ez beste inor, webgune hau bidegabe eta legez kontra erabiltzeak hirugarrenei eragiten ahal dizkien kalteen erantzulea.
Udalak ez du bere gain hartzen honako hauen erantzukizunik:
- Webguneko edukia behar ez bezala, modu desegokian edo legez kontra erabiltzea.
- Atari honetako datuak eskuratzearen, erabiltzearen, transmititzearen edo gordetzearen ondorioz zure ekipoan edo softwarean izan daitezkeen kalteak.
- Edukiak fidagarriak, egiazkoak edo eguneratuak izatea, eta webgunea une oro egotea erabilgarri.
- Webgune honetan estekatutako guneen edukiak, non eta ez den bestelakorik adierazten.
Iruñeko Udalak beretzat gordetzen du bere webgunean agertzen diren estekak edozein unetan kentzeko eskubidea.
SEGURTASUN NEURRIAK
Iruñeko Udalak hartutako segurtasun-neurriak Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 32. artikuluan eskatzen direnak dira. Ildo horretan, Iruñeko Udalak, kontuan hartuta teknika zein den, aplikazio-kostuak eta tratamenduaren izaera, irismena, testuingurua eta helburuak, bai eta pertsona fisikoen eskubide eta askatasunei dagokienez aldakorrak izaten ahal diren probabilitate- eta larritasun-arriskuak ere, neurri tekniko eta antolakuntzazko egokiak ezarri ditu dagoen arriskuari doitutako segurtasun-maila bermatzeko.
Edonola ere, Iruñeko Udalak behar beste mekanismo ezarri ditu honako hauetarako:
- Tratamendu-sistemen eta -zerbitzuen konfidentzialtasun, osotasun, erabilgarritasun eta erresilientzia iraunkorra bermatzeko.
- Gorabehera fisiko edo teknikorik gertatuz gero, datu pertsonalak azkar jartzeko berriro erabilgarri eta eskuragarri.
- Tratamenduaren segurtasuna bermatzen duten neurri tekniko eta antolakuntzakoen eraginkortasuna aldian-aldian egiaztatzeko, ebaluatzeko eta baloratzeko.
- Datu pertsonalak zifratzea eta izengoitiak erabiltzea, hala behar izanez gero.
JABETZA INTELEKTUALA
Web-atari honen eta haren iturburu-kodeen, logoen, marken eta abarren diseinua Iruñeko Udalarenak dira, non eta ez den berariaz adierazten jabea beste norbait dela, eta dagozkien jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babestuta daude. Erabat debekatuta dago haiek erabili, erreproduzitu, banatu, jendaurrean eman, eraldatzea edo haien parekoa edo berdintsua den beste edozein jarduera egitea, salbu Iruñeko Udalak berariaz baimentzen badu.
APLIKATU BEHARREKO LEGERIA
Webgune honen edo webgune honetan garatzen diren jardueren harira eztabaidarik edo auzirik izanez gero, Espainiako legeria aplikatuko da, eta aldeak berariaz izanen dira haren menpe. Era berean, erabiltzaileak Iruñeko epaitegien eta auzitegien jurisdikziopean izanen dira, eta uko egiten diote, berariaz, legokiekeen beste edozein foruri.
AZKEN EGUNERAKETA: 2025EKO ABUZTUA
COOKIEAK, EGOKITU BEHARRA DAGO
Es necesario incluir un banner que aparezca cuando se accede a la web. Este banner puede salir en la parte superior o en la inferior, donde os guste más estéticamente.
Popuesta de texto para incluir en el banner:
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Eta informazio estatistikoa prestatzeko. Argibide gehiago nahi baduzu, kontsultatu cookie-politika.
COOKIE-POLITIKA (hipervínculo a la política de cookies)
BAZTERTU COOKIEAK BAZTERTU // ONARTU COOKIEAK // KONFIGURATU COOKIEAK
Las cookies solo podrán cargarse cuando la persona acepte, no pueden cargarse por defecto cuando alguien accede por primera vez.
Igualmente, en el caso de que la persona acceda a la política de cookies a través del hipervínculo del banner estas no deben cargarse.
Si se accede a la opción de “Configurar cookies”, se debe desplegar un panel de configuración que permita configurar las cookies en función de la finalidad.
COOKIE-POLITIKA
ZER DIRA COOKIEAK?
Cookieak fitxategiak dira, webgunean sartzen den erabiltzailearen terminalean egoten dira eta orrira egindako bisitari buruzko informazioa izaten dute.
Cookieen bidez, webguneek zure lehentasunen gaineko informazioa gogoratu eta biltzen dute, bisita baterako edo hainbatetarako, eta horrela, esperientzia pertsonalizatua, errazagoa eta azkarra eskaintzen dizute. Cookiea instalatu zuen zerbitzariak soilik irakurri ahalko du horren edukia, zeina anonimoa izanen baita.
ARAUDIAREN ERAGINPEAN DIREN COOKIEAK ETA SALBUETSITAKO COOKIEAK
Derrigorrezkoa da erabiltzaileak berariazko baimena eman dezala nahitaezkoak ez diren cookieak erabiltzen dituzten web-orri guztietan sartu aurretik, bete dadin honako hauetan xedatutakoa: uztailaren 11ko 34/2002 Legea, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa; 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorra, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, Datuak Babestekoa (DBEO), eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.
Erabiltzaileak baimen informatua eman behar du cookie analitikoetarako eta publizitate- zein afiliazio-cookieetarako. Salbuetsirik izanen dira cookie teknikoak eta webguneak funtziona dezan edo erabiltzaileak berariaz eskatu dituen zerbitzuak emateko beharrezkoak diren cookieak.
COOKIE MOTAK
Cookieak kudeatzen dituen entitatearen arabera:
Berezko cookieak: Erabiltzailearen datu-ekipamendura bidaltzen dira editoreak berak kudeatutako ekipamendu edo domeinu batetik, eta hori baliatuta ematen zaio erabiltzaileari eskatutako zerbitzua.
Hirugarrenen cookieak: Erabiltzailearen datu-ekipamendura bidaltzen dira, baina ez editoreak kudeatzen duen ekipamendu edo domeinu batetik, baizik eta cookieen bidez bildutako datuak tratatzen dituen beste entitate batetik.
Cookieak ez dira propioak baldin eta editoreak berak kudeatutako ekipamendu edo domeinu batetik instalatzen badira baina horien bidez bildutako informazioa hirugarren batek kudeatuko badu.
Erabiltzaileak kontuan izan beharko du ezen hirugarrenen cookieak onartzen baditu kendu egin beharko dituela nabigatzaileko aukeretan edo hirugarren horrek eskainitako sisteman.
Baldin erabiltzaileak informazio gehiago nahi badu cookie-politika honetan identifikatutako hirugarrenek hirugarren herrialdeetara egiten dituzten transferentziei buruz, haien politiketara jo beharko du.
Aktibatuta mantentzen diren denboraren arabera
Datu-ekipamenduan aktibaturik mantentzen diren denboraren arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
Saio-cookieak: Cookie mota hauek diseinatuta daude erabiltzailea webgune batean sartzen den bitartean datuak bildu eta biltegiratzeko. Erabili ohi dira erabiltzaileak eskatutako zerbitzua emateko asmoz behin gorde nahi den informazioa biltegiratzeko (adibidez, eskuratutako produktu-zerrenda bat).
Cookie iraunkorrak: Cookie mota hauetan datuak terminalean biltegiraturik geratzen dira denbora jakin batez, eta cookiearen arduradunak aukera du haietara sartu eta tratatzeko epe jakin horretan, izan minutu batzuk edo zenbait urte.
Helburuaren arabera
Cookieen bidez lortutako datuak zertarako tratatzen diren, honako hauek bereiz ditzakegu:
Cookie teknikoak: Erabiltzaileari webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzeko aukera ematen diote, eta horietan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko okasioa ematen dute, esaterako, datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko guneetara sartzea, eskari bat osatzen duten elementuak gogoratzea, eskari baten erosketa-prozesua egitea, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, nabigazioan zehar segurtasun elementuak erabiltzea, bideoak edo soinua hedatzeko edukiak biltegiratzea eta sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
Pertsonalizaziorako cookieak: Erabiltzaileari zerbitzura sartzeko aukera ematen diote ezaugarri orokor batzuekin, erabiltzailearen terminalean aurretik ezarritakoak irizpide jakin batzuen arabera: hizkuntza, zerbitzura sartzeko nabigatzaile-mota, zerbitzura sartzeko eskualdeko ezarpena, eta abar.
Azterketarako cookieak: Arduradunei aukera ematen diete cookieak lotura duen webgunearen erabiltzaileen portaera jarraitu eta aztertzeko. Cookie mota hauen bitartez bildutako informazioa webguneen, aplikazioen edo plataformen jarduera neurtzeko erabiltzen da, eta horien guztien erabiltzaileen nabigazio-profilak osatzeko, eta helburu dute zerbitzuaren erabiltzaileen erabilera-datuen azterketaren arabera hobekuntzak sartzea.
Publizitate-cookieak: Ahalbidetzen dute eskatutako zerbitzua ematen duen editoreak webgune, aplikazio edo plataforma batean txertatutako kasuan kasuko publizitate-tarteak modurik ahalik eta eraginkorrenean kudeatzea, hainbat irizpide oinarri hartuta, besteak beste, editatutako edukiak eta iragarkiak agertzen diren maiztasuna.
Jokaeraren araberako publizitate-cookieak: Ahalbidetzen dute eskatutako zerbitzua ematen duen editoreak webgune, aplikazio edo plataforma batean txertatutako kasuan kasuko publizitate-tarteak modurik ahalik eta eraginkorrenean kudeatzea. Cookie horiek erabiltzaileen jarrerari buruzko informazioa biltegiratzen dute, haien nabigazio-azturen behaketa jarraituaren bidez, eta horrek berariazko profil bat garatzea ahalbidetzen du, horren arabera publizitatea erakusteko.
COOKIEAK DESAKTIBATZEA
Jarraian jarritako esteka hauetan dituzu gehien erabiltzen diren nabigatzaileetako cookieak desaktibatzeko behar diren argibideak:
Baldin erabiltzaileak webgune honetako cookieren bat edo batzuk mugatu edo blokeatzen baditu, gerta liteke orriak ematen dituen funtzionalitate edo zerbitzuetako batzuk ezin erabiltzea.
NABIGAZIO PRIBATUA
Halaber, badago beste aukera bat: ezkutuko moduan nabigatzea. Modu horrek bide ematen du orrialdeetan modu anonimoan nabigatzeko. Hemen dituzu nabigatzaile nagusietan ezkutuko modua aktibatzeko estekak:
BESTE ORRIALDE BATZUETARAKO ESTEKAK
Gure webguneaz kanpoko albiste edo bideoetarako estekak erabiltzen direnean, baliteke estekatutako orriek bestelako cookieak edukitzea. Horrelakoetan, haren cookie-politikara jo beharko duzu ezarpenak doitzeko, ez baitute gurekin inolako zerikusirik.
WEBGUNEKO COOKIEAK
- BEHARREZKO COOKIEAK ETA COOKIE TEKNIKOAK
Beharrezko cookieek webgunea erabilgarri egiten laguntzen dute; izan ere, oinarrizko funtzioak aktibatzen dituzte, hala nola orrian nabigatzea eta webgunearen esparru seguruetarako sarbidea. Webguneak ezin du behar bezala funtzionatu horrelako cookierik gabe.
- COOKIE ANALITIKOAK
Bete erabilitako cookieekin.
| Zerbitzari honetatik bidaltzen da: | Izena | Helburua | Iraungitzea | Cookie mota |
PRIBATUTASUN POLITIKA
Jarraian, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. artikuluan ezarritako informazioa emateko betebeharra garatzen da.
Pribatutasun-abisuaren bidez datu pertsonalen titular diren erabiltzaileei beren datuen tratamenduari buruzko alderdi espezifikoen berri ematen diegu: tratamenduen helburuak, dagozkien eskubideak gauzatzeko harremanetarako datuak, informazioa gordetzeko epeak, datuak tratatzeko legitimazioa ematen diguten arauak eta egindako datu-jakinarazpenak, besteak beste.
INFORMAZIO OROKORRA
DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA
Identitatea: Iruñeko Udala
Posta-helbidea: Udaletxe plaza 1, 31001 Iruña (Nafarroa)
Telefonoa: 948 420 177
Datuen babesaren ordezkaria: protecciondedatos@pamplona.es
ADINGABEAK
Iruñeko Udalak ez die baimenik ematen 14 urtetik beherakoei beren datu pertsonalak emateko, ez zerbitzuak eskatzeko gaitutako web-formularioen bidez, ez harremanetarako formularioen bitartez ezta mezu elektronikoak bidalita ere.
Horrenbestez, inork datu pertsonalak ematen baditu bitarteko horiek baliatuta, formalki adierazten du 14 urte baino gehiago dituela, edo bestela, gurasoen edo legezko tutoreen baimena duela horretarako.
WEBGUNEAN AGERI DIREN IRUDIAK
Iruñeko Udalak, webgunearen bidez, herritarren parte-hartzearekin zerikusia duten ekitaldi, jarduera eta abarri buruzko informazioa eskaintzen du. Batzuetan, emandako informazioarekin batera, identifikatutako edo identifikagarriak diren pertsonen argazkiak edo bideoak agertzen dira.
Erabiltzaileak bere burua ezagutzen badu argazki horietakoren batean, eta bertan agertu nahi ez badu, jakinarazteko eskatzen diogu, arren, protecciondedatos@pamplona.es helbidearen bidez. Zehaztu beharko du bere irudia edo bideoa webgunearen zer ataletan dagoen. 14 urtetik beherakoen kasuan, eskaera hori aitak, amak edo legezko tutoreak egin behar du.
PROIEKTUETAKO IRUDIAK
Proiektuetan ez dira ikasleen datuak sartu behar, ez eta ikasleak ageri diren argazkiak ere, baldin eta Iruñeko Udalak ez badu horiek erabiltzeko eta argitaratzeko baimenik eman. Horrelakoetan, Udalak baimena eman beharko du aldez aurretik, berariaz eta idatziz eman ere, eta bete beharko da datuak babesteari buruzko gaietan indarrean dagoen araudia.
ESKUBIDEAK
Datuen babesari buruzko araudiak eskubide batzuk ematen dizkie datuen titularrei, webgunearen erabiltzaileei edo Iruñeko Udalaren sare sozialen profilen erabiltzaileei.
Honako eskubide hauek dituzte interesdunek:
- Datuetan sartzeko eskubidea edo honako hauei buruzko argibideak izateko eskubidea: bere datu propioak tratatzen ari diren jakiteko, ematen zaien tratamenduaren helburua, datuen kategoria, hartzaileak edo hartzaileen kategoriak, gordetzeko epea eta datu horien jatorria.
- Datuak zuzentzeko eskubidea: datu pertsonal okerrak edo osatugabeak zuzentzeko eskubidea.
- Datuak ezabatzeko eskubidea: eskubidea, datuak ezaba ditzaten, honako kasu hauetan:
- Datuak bildu ziren xederako beharrezkoak ez direnean.
- Titularrak baimena kentzen duenean.
- Interesduna erabiltzearen aurka dagoenean.
- Legezko betebehar bat betez ezabatu behar direnean.
- Datuak informazio-gizartearen zerbitzu bat dela medio jaso badira, bat etorriz Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 8. artikuluaren 1. zenbakian ezarritakoarekin.
- Aurka egiteko eskubidea: interesdunaren adostasunean oinarrituta, erabilera jakin baten aurka egiteko eskubidea.
- Mugatzeko eskubidea: datuen erabilera mugatzeko eskubidea, honako kasu hauetakoren bat gertatzen denean:
- Interesdunak datu pertsonalen zehaztasunaren aurka egiten badu, datu horien zehaztasuna egiaztatzeko moduko epe batean.
- Tratamendua legez kontrakoa denean eta interesduna datuak ezabatzearen aurka dagoenean.
- Erakundeak jadanik datuak bildu zituen helburuetarako behar ez baditu, baina interesdunak erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko behar baditu.
- Interesdunak tratamenduaren aurka egin badu, arrazoi legitimoak interesdunaren arrazoien gainetik dauden ala ez egiaztatzen den bitartean.
- Kontrolerako agintaritza eskudunaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea.
Interesdunek adierazitako eskubideak gauzatzen ahalko dituzte Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrera joz (Iruñeko Kale Nagusiko 2. zenbakian) edo egoitza elektronikoaren bidez.
Era berean, interesdunek idatziz aurkezten ahalko dute erreklamazioa Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (Jorge Juan k. 6, 28001, Madril), edo egoitza elektronikoan www.agpd.es
XEDEA, LEGITIMAZIOA ETA HARTZAILEAK
Iruñeko Udalak bildutako datu pertsonalak zertarako erabili nahi dituen jakinarazi nahi du, zertan oinarritzen den datu pertsonalak tratatu ahal izateko, eta horiek jakinaraziko zaizkien ala ez hirugarren entitate eta erakundeei.
ERREGISTRATZEKO ORRIA
Helburua: Energia Xahutzearen Kontrako Ekintza Taldearen parte-hartzea kudeatzea, eta hari buruzko informazioa igortzea.
Datuak gordetzeko epea: Datuak adierazitako helburua betetzeko behar den denboran gordeko dira, eta, biltegiratuta egonen dira Iruñeko Udalak horien tratamendua dela eta erantzukizunak izaten ahal dituen bitartean. Halaber, bete beharrekoak dira Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak ezarritako kontserbazio-arauak.
Legitimazioa: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1 e) artikulua: “Tratamendua beharrezkoa bada interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko”.
Datuen hartzaileak: Ez zaie hirugarrenei lagako daturik, legeak hala aginduta izan ezik edo xedea bete dadin beharrezko lagapena izan ezik.
HARREMANETARAKO INPRIMAKIA
Xedea: Zure kontsultari erantzutea eta zure eskaeraren harira egin beharreko jakinarazpenak kudeatzea
Datuak gordetzeko epea: datuak aipatutako xedea bete arteko denboran gordeko dira, eta biltegiratuta egonen dira datu horien tratamenduagatik Iruñeko Udalari erantzukizunik etortzen ahal zaion bitartean. Halaber, bete beharrekoak dira Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak ezarritako kontserbazio-arauak.
Legitimazioa: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1 e) artikulua: “Tratamendua beharrezkoa bada interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko”.
Datuen hartzaileak: Ez zaie hirugarrenei lagako daturik, legeak hala aginduta izan ezik edo xedea bete dadin beharrezko lagapena izan ezik.
Azken eguneratzea: 2025EKO ABUZTUA